2017(e)ko maiatzaren 28(a), igandea

E- PAPER ZORROA

↓ BLOGAREN LABURPENA ↓

Didaktika Orokorrean landutako arlo eta kontzeptuei azken errepasoa emateko ordua iritsi denez, emandako hainbat atal jorratuko ditut azken sarrera egiteko.

Irakasgaiarekin hasi baino lehen, blogaren funtzionamendua azaldu zigun irakasleak eta nire lehengo sarrera egin nuen. Nahiz eta probatzeko izan, hobeto maneiatzen hasi nintzen.

Hasierako egunetan, haurtzaroari buruz hizketan egon ginen, bakoitzaren esperientzietan oinarrituz.
Egun horretan, irakasleak esan zigun gure lehengo sarrera hau izan behar zela: Eskolako Bizipenak . Hemen, txikitan bizitako esperientziek errepresentatzen zizkiguten argazkiak jarri behar genituen, gure esperientzia modu labur batean azaltzen. Jarduera polita izan zen, oroitzapen asko izan nituelako eta nostalgia apur bat sentitu nuelako. Garai polit hauek gure ikaskideekin konpartitzea oso ideia ona iruditu zitzaidan.

Jarraituz, bigarren sarreran, Heziberri 2020ko dokumentuari buruz hitz egin genuen. Dokumentu honetan, Euskadiko curriculumari buruzko informazioa azaldu zigun eta guk gure blogean taldeka egin genuen. Kurrikulumari dagokionez, beste ikasgaietan aipatu digute ere,  baina gauza berriak agertzen ziren eta barneratzen joan ginen. Curriculum honetan, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan jorratuta dagoen dekretua da, LOMCErekin batera funtzionatzen duena.

Hurrengo sarreran, konpetentziena izan zen. Klasean Jose Moyak emandako hitzaldiaren bideoa ikusi genuen eta gero taldeka galderak eta konpetentzien buruzko gogoeta bat egin genuen.

Hau eta gero, kultura bisuala egin genuen. Bi-hiru egun egon ginen klasean honi buruz hizketan. Honen jarduera, haurtzaro eta hezkuntzari buruz hitz egitea izan zen. Atal bakoitzean, bi argazki jarri genituen eta konparaketak eginez, ondorio askoetara iritsi ginen. Jardueraren helburua, argazkiek guri zer transmititzen zigun esatea zen eta gogoeta asko eduki genituen benetako errealitatea ikusi genuelako.

Hurrengo sarrera, curriculumari buruzko izan zen berriro ere, baino honetan, curriculum mota desberdinak ikusi genituen. Ondoren, zehaztapen mailak aipatu genituen, gure blogean taula bat eginez.
Egun horietan, klasean aurkezpenen laburpena egin genuen eta gure ikaskideek aurkezpenak egin zituzten honi buruz: Hezkuntza Berrikuntzak . Honekin, gure blogerako sarrera egin genuen, azken 200 urteetan zehar gure herrialdean eman diren hezkuntza sistema desberdinak biltzen, baita haien arrakasta edo porrotaren zergatiak aipatzen ere.

Gure blogari amaiera eman baino lehen, Kartografia egin genuen taldeka. Gure kasuan, metodologia aktiboari buruzko informazioa eman genuen. Klasean, Prezi bat egin genunen, nahiko erabilgarria izan zena. Pertsonalki, gai honetaz gehiago jakin nuela konturatu nintzen.

Blogarekin amaitzeko, ebaluazioa egin dugu.  Didaktika Orokorreko azkeneko klasean, irakasleak Buenas Practicas Docentes liburuaren bi kapitulo irakurri behar zirela esan zigun, galderak erantzuteko.

Honekin  nire blogari amaiera ematen diot
🔚🔚🔚🔚🔚
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina