2017(e)ko maiatzaren 29(a), astelehena
2017(e)ko maiatzaren 28(a), igandea
E- PAPER ZORROA
↓ BLOGAREN LABURPENA ↓
Irakasgaiarekin hasi baino lehen, blogaren funtzionamendua azaldu zigun irakasleak eta nire lehengo sarrera egin nuen. Nahiz eta probatzeko izan, hobeto maneiatzen hasi nintzen.
Hasierako egunetan, haurtzaroari buruz hizketan egon ginen, bakoitzaren esperientzietan oinarrituz.
Egun horretan, irakasleak esan zigun gure lehengo sarrera hau izan behar zela: Eskolako Bizipenak . Hemen, txikitan bizitako esperientziek errepresentatzen zizkiguten argazkiak jarri behar genituen, gure esperientzia modu labur batean azaltzen. Jarduera polita izan zen, oroitzapen asko izan nituelako eta nostalgia apur bat sentitu nuelako. Garai polit hauek gure ikaskideekin konpartitzea oso ideia ona iruditu zitzaidan.
Jarraituz, bigarren sarreran, Heziberri 2020ko dokumentuari buruz hitz egin genuen. Dokumentu honetan, Euskadiko curriculumari buruzko informazioa azaldu zigun eta guk gure blogean taldeka egin genuen. Kurrikulumari dagokionez, beste ikasgaietan aipatu digute ere, baina gauza berriak agertzen ziren eta barneratzen joan ginen. Curriculum honetan, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan jorratuta dagoen dekretua da, LOMCErekin batera funtzionatzen duena.
Hurrengo sarreran, konpetentziena izan zen. Klasean Jose Moyak emandako hitzaldiaren bideoa ikusi genuen eta gero taldeka galderak eta konpetentzien buruzko gogoeta bat egin genuen.
Hau eta gero, kultura bisuala egin genuen. Bi-hiru egun egon ginen klasean honi buruz hizketan. Honen jarduera, haurtzaro eta hezkuntzari buruz hitz egitea izan zen. Atal bakoitzean, bi argazki jarri genituen eta konparaketak eginez, ondorio askoetara iritsi ginen. Jardueraren helburua, argazkiek guri zer transmititzen zigun esatea zen eta gogoeta asko eduki genituen benetako errealitatea ikusi genuelako.
Hurrengo sarrera, curriculumari buruzko izan zen berriro ere, baino honetan, curriculum mota desberdinak ikusi genituen. Ondoren, zehaztapen mailak aipatu genituen, gure blogean taula bat eginez.
Egun horietan, klasean aurkezpenen laburpena egin genuen eta gure ikaskideek aurkezpenak egin zituzten honi buruz: Hezkuntza Berrikuntzak . Honekin, gure blogerako sarrera egin genuen, azken 200 urteetan zehar gure herrialdean eman diren hezkuntza sistema desberdinak biltzen, baita haien arrakasta edo porrotaren zergatiak aipatzen ere.
Gure blogari amaiera eman baino lehen, Kartografia egin genuen taldeka. Gure kasuan, metodologia aktiboari buruzko informazioa eman genuen. Klasean, Prezi bat egin genunen, nahiko erabilgarria izan zena. Pertsonalki, gai honetaz gehiago jakin nuela konturatu nintzen.
Blogarekin amaitzeko, ebaluazioa egin dugu. Didaktika Orokorreko azkeneko klasean, irakasleak Buenas Practicas Docentes liburuaren bi kapitulo irakurri behar zirela esan zigun, galderak erantzuteko.
Honekin nire blogari amaiera ematen diot
馃敋馃敋馃敋馃敋馃敋
2017(e)ko maiatzaren 27(a), larunbata
EBALUAZIOA
E B A L U A Z I O A
Sarrera honetan, "Buenas Pr谩cticas Docentes" liburuko lehenengo bi kapituluak irakurri ostean, bertan aipatzen diren gaiei buruzko laburpena egingo dizuegu. Horretarako, bi zatitan banatuko dugu informazioa. Alde batetik, lehenengo gaiko laburpena eta, bestetik, bigarren gaiko laburpena. Hemen liburua irakurri ahal izateko link-a utziko dizuegu: https://drive.google.com/file/d/0B_Uot3EMBr1XSlVZTnNIbmd3V3M/view
1. GAIA. Evaluaci贸n formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicaci贸n del alumnado en los procesos de evaluaci贸n.
1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu
Gaur egungo hezkuntzan, ebaluazioa eta kalifikazioa eskutik doaz, izan ere, bi kontzeptu hauek beraien artean zerikusia dute, baina hezkuntzak sinonimotzat hartu ditu. Hortaz, irakasleen eta gurasoen artean kalifikazioarenganako obsesioa ageri da. Kalifikatzea nota bat ezartzea da, hortaz, ebaluazio bat emateko ez da beharrezkoa kalifikatzea.
Urteetan zehar, ebaluazioaren eta kalifikazioaren kontzeptuak nahastu egin dira, eta oraindik ere nahasten ditugu. Gure irakasle eta gurasoek jasandako hezkuntza bi kontzeptu hauen inguruan jorratu dira, hortaz, oso zaila da hauek aldatzea.
Hala ere, irakasle askorentzat oso zaila da kalifikatzea, ikasleei nota bat ezartzearen ideia nahiko murritza delako. Hau da, ikasleak nota bat izango balira bezala kontsideratzen ditugu, eta honakoa baino askoz gehiago dira.
1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.
Ebaluazio mota honen helburua ikaskuntza eta irakaskuntza prozesu orokorra hobetzea da. Ikasleek gehiago ikasteko (akatsetatik ikasi) eta irakasleek hobeto lan egiten ikasteko balio du.
Hortaz, honen helburua ez da ikasleari nota bat ezartzea. Kontrakoa baizik, jakitea ikasleen ikaskuntza nola hobetu eta nola lagundu diezaiokegun aurrekoa hobetzen. Beraz, ikuspegi gizatiarra bultzatu nahi da, ikasleak nota bat baino gehiago direlako ideia.
Ebaluazio formatibo edo hezigarriak zenbait gaitasunetan hobekuntzak ezarri nahi ditu. Alde batetik, ikasleen ikaskuntza prozesua hobetzea, bestetik, irakasleriaren eguneroko konpetentziak hobetzea eta azkenik, irakasle eta ikasleen artean ematen den irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea.
Bestetik, ebaluazio mota honek, autoerreflexioarantz bultzatu nahi du ikaslea. Ikaslea bera ikasketa prozesu propioaren erantzule bihurtu nahi da. Ikasleak nola ikasten duen jakitea eta zer egin behar duen ikasten jarraitzeko.
1.2.1. Ebaluazio formatibo/hezigarriaren aldaerak adierazi. Deskribatu bakoitzaren ezaugarri nagusiak.
- Ikaskuntzan zentratutako ebaluazioari dagokionez, ebaluazioaren bitartez, ikaskuntza prozesua hobetzea du helburu eta ez kalifikazio bat ezartzea.
- Ebaluazioa hezitzailea: ikaslea bere ikaskuntza prozesuaz arduratuko da eta honekiko hausnarketak egingo ditu. Honen bidez, ikaslea bere ikaskuntzaz kontziente izango da.
- Benetako ebaluazioa: teknika desberdinak, instrumentu, ahalmen eta konpetentziak ebaluazio jarduerak egiteko, egoera errealetara aplikatzeko eginak behar dute; jarduera, egoera eta eduki errealetara egokituak hain zuzen ere. Gainera, ikasleak badaki nolakoa izango den ebaluatuta eta horrek, denbora gehiagora eramaten du praktikatzeko. Modu honetara, ebaluazio egoera erreala eta ebaluazio egoera artifiziala bereiziko dira.
- Ebaluazio integratuari dagokionez, ebaluazioak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan integratuta egon behar du, modu jarraian egin behar da. Ebaluazio tradizionalak momentu zehatz batzuk ebaluatuko ditu, bestetik, ebaluazio integralak egunero egiten diren jarduerak.
- Ebaluazio alternatiboak, ebaluazio tradizionala baztertu edo eraldatu nahi duen ebaluazio mota guztiei dagokio.
1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluaci贸n compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.
Parketatutako ebaluazioari dagokionez, prozesu dialogikoari egiten zaio erreferentzia irakasle eta ikaslearen artean, hau da; ebaluaketaren ikasketa eta irakaskuntza ikasketa prozesuei buruz hitz egiten duenean.
“Dialogo” hauek, indibidualak edo taldekoak izan daitezke. Normalean, oinarrituta edo autoebaluazio aurreko prozesuekin eta/edo berdinen arteko ebaluazioarekin egon ohi dira erlazionatuta. Ingelesez ere daude beste mota batera esan daitezkeen beste esanahi batzuk, hala nola: Co-assessment; Collaborative assessment; Cooperative Assessment.
Aurreko ataletan, argi ikusten da nola babesten duten egile ugariek eta ikasketek ikasleen inplikazioa ebaluazio-prozesuetan. Ikasketaren hobekuntzan ekartzen dituen abantaila ugariengatik eta konpetentzia pertsonal, akademiko eta/edo profesional batzuk eskuratzean. Hauek dira hain zuzen ere:
- Ikasketa hobetzen du.
- Autonomia pertsonala, autorregulazioa eta ikasten ikasteko prozesuak hobetzen ditu.
- Analisi kritikoaren eta autokritikaren ahalmena garatzen du.
- Funtsezko prozesua da pertsona arduratsuen eraketan eta heziketa demokratikoko garapenean.
- Oso erabilgarria izan ohi da ikasgelako giroaren hobekuntzan eta ikasgelan eta/edo zentroan bizikidetasun arazo erabakiei dagokionez.
- Kasu batzuetan, irakasleen heziketa-uste osoekin eta berezko proiektu kurrikular propioa edo zentroaren koherentziaren kontua da.
Teknikarik ohikoenak; auto-ebaluazioa, ko-ebaluazioa, partekatutako ebaluazioa, auto-kalifikazioa eta kalifikazio dialogatua, ikaslearen ikasketa-prozesuko eta ebaluazioko parte-hartzeari laguntzen diote.
Horrela, irakasleak autoebaluazioa eta koebaluazioa kontrolatzen ditu, lanaren kalifikazioa egiteko.
1.4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Heziberri 2020 dekretuak dioen bezala, ebaluazioa erabakiak hartzeko informazioen biltze eta balorazio prozesu sistematikoa da.
Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoaren azken helburua hobekuntza da. Hobekuntza honela ulertuta: ikasle guzti-guztien hobekuntzatik abiatuta, taldearen zein ikastetxearen hobekuntzara eta gure hezkuntza sistema osoaren hobekuntzara helduz.
Ebaluazioa beharrezkoa da, hezkuntza eredu pedagogikoaren gainerako osagaietatik (oinarrizko konpetentziak, helburuak, edukiak eta metodologia) ebaluazioa ezin bereiz daitekeen curriculumeko osagaia da eta zentzua izango du bakar-bakarrik haien arteko koherentzia bermatzen bada.
Heziberrik eredu pedagogikoak proposatzen duen ebaluazio eredua hau da:
• Hobekuntza. Ebaluazioaren helburu nagusia hobekuntza da beti, ikasleena (ikaskuntza pertsonalizatua), ikastetxearena (hobekuntza planak) eta hezkuntza sistema osoarena (planifikazioa, lerro estrategikoak eta irakasleen formakuntza).
• Osagarritasuna barne-ebaluazioaren eta kanpo-ebaluazioaren artean. Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoak oinarrizko konpetentzia guzti-guztien ebaluazioa aurreikusten du. Kanpo-ebaluazioaren bitartez oinarrizko konpetentzia guztiak ebaluatzea ezinezkoa da. Batzuk barne-ebaluazioak bakar-bakarrik ebalua ditzake. Hori dela eta, ikastetxeen hobekuntzarako proposamenak kanpo-ebaluazioaren zein barne-ebaluazioaren emaitzak modu osagarrian kontutan hartuz egin beharko dira.
• Koherentzia. Hezkuntza eredu pedagogikoarekin erabat koherentea den ebaluazioa da. Beraz, konpetentzietan oinarritutako ebaluazioa da eta etapa bakoitzaren amaieran ikasleek lortu beharreko irteera profila hartzen du erreferentzia. Horrez gain, ebaluazioa hezkuntza eredu pedagogikoaren gainerako osagaietatik (oinarrizko konpetentziak, helburuak, edukiak eta metodologia) ezin bereiz daitekeen curriculumeko osagaia da.
• Erantzukizuna eta lankidetza. Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoak proposatzen duen ebaluazio eredua irakasle taldearen eginkizun nagusi bat da.
• Berrikuntza eta erronka hezkuntza sistemarako. Gure hezkuntza sistemaren ezaugarri nabarienetarikoa da hausturarik gabe aurrera egiteko gaitasuna, betiere hezkuntza sistemaren ibilbide luzea eta emankorra kontutan hartuta. Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoak proposatzen duen konpetentzietan oinarritutako ebaluazioak aurrera pausua dakar.
Ikusi dugun antzera, hainbat puntu jorratzen ditu ebaluazioak Heziberri 2020ko dekretuan. Heziberrik, ebaluazioan osagai guztiak ebaluatu behar direla dio.
2. GAIA. Aclaraci贸n de los t茅rminos implicados en los procesos de evaluaci贸n educativa.
2.1. Ebaluazio hezigarria
- Ebaluazio irizpideak: Eremu ez-unibertsitarioan irakaskuntza mota eta maila ezartzen ditu. Gaur egun eremu unibertsitarioan ebaluazio irizpideak ikasketa emaitzekin alderatu daitezke.
- Ebaluaziorako baldintzak: Alderdi batzuk dira eta hauek betetzean ikasleek eginiko jarduerak ebaluatuak izango dira.
- Ikasketa eta ebaluazio jarduerak: Ez da bereizten ikasketa jarduera eta ebaluazio jardueren artean.
Ebaluazio jarduera ikasketa jarduera bat da non ezaguerak, ahalmenak eta konpetentziak ebaluatzen diren. Ebaluazio jarduerak ikaslea konpetentzietara eta/edo planteatutako helburuetara heltzen den egiaztatzeko asmoarekin diseinatzen da.
- Ataza-jarduera: Ikasketa nabarmentzen duen prozesua, non ikaslearen jakintzak ariketa batean irudikatzen diren. Irakasleak jaso egingo ditu hauek ebaluatzeko. Ez dira tresnak, ezta jarduerak, desberdinak dira.
- Ebaluazio teknika-prozedimendua: “markoa edo leihoa” zeinen bidez proposatutako jardueran sortutako ekoizpenari begiratzen diogun. Baldintzapean jarriko ditu konpetentzietako eta/edo planteatutako helburuetako lorpen gradua egiaztatzea lortzeko beharrezko tresnak.
- Behaketa sistematikoa: Ekoizpena hautemangarria ez den jarduerak analizatzeko erabiltzen da. Behaketa hau momentuan bertan egin beharko da. Garrantzitsua behaketa hori erregistratzeko erabil daitezkeen tresnak dira; esate baterako, errubrika errazak edo zenbakizko eskalak.
- Ahozko hartu-emanak: Klaseko erlazio interpertsonalak eta balioestea eskatzen duten elkarrizketetan nagusitzen dira; hala nola, eztabaidak edo batzarrak.
- Proba espezifikoak: Hauek ezagunenak eta erabilienak dira. Hauek azterketa idatziak, edo kontrol espezifikoak izan daitezke. Azterketa horiek zuzentzeko irakasleak tresna bat eduki behar du (txantiloia) non erantzun zuzenak dauden eta irizpide batzuk ere nola ebaluatuko den aurretik jakiteko.
- Ikasleriaren ekoizpenen analisia: Aurretik komentatutako ekoizpenetan egiten den ebaluazioa da. Normalean irakasleek balioets dezakeen euskarri fisikoa izan ohi dute (informe bat adibidez).
2.2. Ebaluazio instrumentuak
Ebaluazio instrumentuak dokumentuak dira, baldintzak eta balioesteko alderdiak haietan ezartzeko, ikasle bakoitzaren lorpen mailak argi eta garbi jarriz.
Hainbat ebaluazio instrumentuen adibideak daude. Ezagunenak bost dira, alde batetik, kontrol zerrenda dugu. Honakoa, aurretik eskatzen zena bete den edo ez jakiteko erabiltzen da, honetan, informazio asko kanpoan uzten dugu.
Bestetik, estimazio eskala dugu, kontrol zerrendan ez bezala, xehetasun gehiago ematen da, hauek, eskala zenbakidunak, grafikoak eta hitzezkoak dira. Behatzeko instrumentuak izaten dira.
Hirugarrena, galdera zerrenda deritzo. Honakoa azterketa moduko da, galderen bidez zehazten da eta ikasleek zer egiten dakite zehazteko erabiltzen da.
Laugarrena, behaketarako gidoia da, eskema bat da eta bertan, irakasleek behaketaren bidez ikasleek irizpideak bete dituzten zehazten dute.
Azkena, errubrika da, taula baten bidez irudikatzen dena. Taularen errenkada bertikalean zenbait dimentsio zehazten dira eta errenkada horizontalean, kalifikazioak zehazten dira.
Hainbat adibide gehiago daude; esate baterako, ahozko eskalak, zenbakizko eskalak, eskala grafikoak, segimendu indibidualeko fitxak, talde-segimendu fitxak, etab.
2.3. Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpideak balioarekin erlazionatzen diren eta ezartzeko balio duten lorpen adierazleak dira. Jarduera konkretuetan ikasle bakoitzaren kalifikazioak zehazteko balio du. Irizpide guztiak ikasleak ebaluatua izan baino lehen jakin beharko ditu.
2017(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala
HEZKUNTZA BERRIKUNTZAK
Martxoaren 13an, gure gelakideek hezkuntzen erreformen azalpen txiki bat egin ziguten klasean. Horri lotura egiteko, hemengo sarreran, beraiek hitz egindakoaz laburpen bat egingo dut.
Hortaz, azkeneko 200 urteetan, aldaketak eman dira hezkuntzaren arloan. Esaterako, erreforma ugari egon dira, baina, benetako eragina izan dutenak hiru izan dira. Alde batetik, 1857ko erreforma, bestetik, 1990eko LOGSE legea eta azkenik, 2006ean LOE.
Lehenik eta behin, 1857ko erreforma "Moyano Legea" izenarekin ezagutzen da ere, honakoak mende oso bat iraun zuen eta gainera, hezkuntzan oreka bat lortu zuen. Hezkuntzaren antolamenduari dagokionez, elizak kudeatzen zuen, hau da, hezkuntza katolikoa zen. Hiru maila bereizten ziren, alde batetik, LH, bestetik, DBH eta azkenik, Goi Mailako Hezkuntza. Nahiz eta erreforma honek oreka bat lortu izan, gizarte arazo bat sortu zuen: Estratifikazio Soziala.
Bigarrenik, 1990ko LOGSE legea dugu. Gizarte ezberdintasunak ageri ziren, ondorioz, erreforma baten beharra ikusi zuten. Honetan, zenbait lorpen lortu ziren; alde batetik, hezkuntza mistoa ezartzea eta bestetik, derrigorrezko eta dohaineko hezkuntza bat lortzea. Honekin batera, 16 urteetara eskolatua egotearen beharra luzatu zuten. Gainera, helburua neskak eta mutilak eskolatuak egotea zen. Hala ere, lege honek porrotak izan zituen ere. Alde batetik, HHri arreta gutxi jartzea eta bestetik, prestakuntza profesionalaren gainbehera.
Hirugarrenik, 2006ko LOE legea dugu. Gaur egun bizirik dirau beste hainbat legeekin batera. Dekretu honek zenbait gauza aldarrikatu nahi ditu: alde batetik, hezkuntza sistema egonkorra finkatu, ordena eta argitasuna jarri eta azkenik, orain arte zeuden hezkuntza arazoei konponbide bat eman. Honekin batera, kalitatezko eta eskuragarri den hezkuntza bat lortu nahi da.
Bestetik, martxoaren 13an, gure taldekide batzuk erreformen inguruko azalpen txiki bat eman ziguten, honekin batera, beraien hausnarketa pertsonala adieraziz.
Hortaz, hezkuntza erreformak hezkuntza hobetzeko helburuarekin eman dira, baina, praktikan ez da horrela izan. Esaterako, erreformen porrota zazpi puntutan ikusi dezakegulako:
- Ohitura berriak ez dira aztertzen.
- Aldatu behar duten erreformaren gainean informazio eskasa.
- Errekurtso falta.
- Kontsentsu politiko, sozial eta hezitzaile falta.
- Irakasleei errua botatzen zaie. Urte gutxiko prestakuntza dutela adierazi.
- Ideologia bakarra. Ideologia finkoa defendatu.
Puntu hauek guztiak lau erreferentzia ereduak dituzte:
- Soziala
- Eskolarra
- Pedagogikoa
- Parte hartzea eta gestio eredua.
Honekin bukatuz, gure gelakideek zenbait konklusioetara irisi ziren. Alde batetik, hezkuntza beti egon da erlazionatua politikarekin, ondorioz, hezkuntzan bultzatzen den ideologia indarrean dagoen alderdi politikoarekin zerikusia izango du. Bestetik, irakasleak modu berrietara ez daude prestatuak. Azkenik, benetan aldaketak bermatzen dituen erreformak sustatzea.
Bukatzeko, azalpen honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzue joan ondorengo link-era: http://jonataun.blogspot.com.es/2017/03/aurkezpena-erreformak-hezkuntza.html
Hurrengo aurkezpena, martxoaren 22an izan zen. Honetan, konstruktibismoa eta ikaskuntza motak nagusi izan ziren.
Lehenik eta behin, konstruktibismoari buruz hitz egin ziguten, hala nola, zer da eta zertan oinarritzen den. Horrela definitu zuten: "Pedagogian, konstruktibismoa ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat da. Kontzepzio konstruktibistan, ikasleek beren ezagutzak eraikitzen dituzte ezagutza esanguratsuen bitartez; hau da, ikasten den materialari esanahia emanaz.”Honakoa da aurkezpenean emandako definizio literala.
Bestetik, ikaskuntza motak ditugu. Honetan, lau ikaskuntza motei buruz hitz egin ziguten. Alde batetik, harrera errepikakorra, bestetik, harrera esanguratsua, aurkikuntza errepikakorra eta azkenik, aurkikuntza esanguratsua.
Lehenengoari dagokionez, ezaugarri nagusienak ikaslearen pasibotasuna eta aurrezagutzei konexiorik ez egitea izango litzateke. Bigarrenean, azkeneko emaitza da benetan garrantzia ematen zaionari, ez da horretara heldutako prozesua kontuan hartzen. Hirugarrenik, subjektuari paper aktiboa eskatzen du, bere kabuz aurkitu eta sortu baititu kontzeptuak, gainera, horien arteko erlazioa egin eta ezagutza horiek berriro ordenatuz, eskema kognitiboei egokitzeko. Azkenekoa, ikasleak paper aktiboa behar du, horrela, berak bilatuko ditu ezagutzak, irakaslea gidatzaile edo laguntzaile papera hartzen duen bitartean.
Aurreko azalpenean bezala, hemen uzten dizuet gure klase-kideek gai honekiko egindako azalpena: http://nereago.blogspot.com.es/2017/03/ikaskuntza-esanguratsua-eta.html
Azkeneko aurkezpena Carlos Magro-k hezkuntza erreformen inguruan dituen zenbait ideia azaldu zizkiguten. Klasean aipatutako ideiarik garrantzitsuenak ondorengoak dira:
- Jose Moya-k esan bezala, hezkuntza erreforma guztiak oinarri baten gainean egiten dira, horrela ez da aldaketa bermatzen. Lortu beharrekoa da oinarri horrekin apurtzea.
- Sistema berritu behar gizartearen eraldaketa azkarra dela eta. Informazio asko dugu baina, ezagutza falta da ageri da.
- Eskolan jartzen ditugun frogak edo azterketak berdinak dira ikasle guztientzat, horrela, bidezkoa izan dadin.
Azalpen honekin, gure gelakideek aditu honen ideiak gerturatzea edo transmititzea nahi zuten.
2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala
KARTOGRAFIA
TALDEKO KARTOGRAFIA
Jarraian, klasean aurkeztutako kartografiaren azalpena modu eskematiko eta zehatz batean aurkituko duzue. Metodologia aktiboei berebiziko garrantzia eman nahi izan diogu, beraz hori izan da gure ardatza. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta hemen uzten dizuegu gure kartografia ikusi ahal izateko link-a!
KARTOGRAFIA: METODOLOGIA AKTIBOA
- ZER DA METODOLOGIA AKTIBOA
- Ikaslea da ikaskuntzaren protagonista.
- Irakaslea da bideratzailea, paper aktiboa ere.
- Parte hartzea.
- Ikaslea erdigunea.
- Subjektuari garrantzia.
- ZER DA METODOLOGIA PASIBOA
- Ikasleak ez du parte hartzen.
- Klasera joan eserita egoteko.
- Dena eskura ematen zaio ikasleari.
- Memorizazioa.
- Ebaluazioari garrantzia.
- METODOLOGIA PASIBO ETA AKTIBOAREN ALDERAKETA
METODOLOGIA PASIBOA
|
METODOLOGIA AKTIBOA
|
Irakasleak irakatsi
|
Denek ikasten eta irakasten dute
|
Irakaslea ardatza
|
Ikaslea ardatza
|
Ezagutzak transmititu
|
Ezagutzak sortu
|
Autoritarismoa eta zorroztasuna
|
Sormena, parte hartzea eta motibazioa
|
Bizitzaren etapa baterako irakatsi
|
Bizitza osoan zehar ikasi
|
- KONDUKTISMOA
Konduktari edo jarrerari ematen dio garrantzia eta honen bidez bideratzen da ikaskuntza.
- Teorikoki oinarritu. Batek estimulatu, besteak erantzuna jarraitzen du eta bien artean, erlazio kausalak ezarri.
- Psikologia esperimentalarekin erlazionatu.
- Jokaera guztiak erantzun objektiboz osatzen dira.
- Metodo erabat objektiboez baliatu.
- Sarien eta zigorren bidez sailkatu, “egokiak” edo “desegokiak” direnak.
- KONSTRUKTIBISMOA
- Ikasle bakoitzak bere ezagutza eraiki.
- Ikasleen interesetan eta nahietan oinarritu.
- Aurrezagutzak kontutan hartu.
- Irakasleak ikasleari eman behar dizkio beharrezko herramintak haren ezagutza eraikitzeko.
ZEINTZUK IZAN DAITEZKE HONEN ADIBIDEAK?
A) FLIPPED CLASSROOM
- Azalpen teorikoak gelatik kanpo egin.
- Ikasle bakoitza bere ikasketa prozesuaren arduraduna, bere erritmora egokituz.
- Irakaslea gidari laguntzailea da.
- Ikasleek etxean lan egin denbora hobeto aprobetxatzeko.
- Metodo tradizionalari uko egin.
- Etxeko lanei uko egin.
- Gelako lanak praktikoak eta motibatzaileak.
- Klasez kanpo komunikatu ikasle eta irakaslearen artean.
- Errespetuz eta arduraz hitz egin behar zaio ikasleari.
- Beharrezkoa:
- Webguneak: youtube, moodle …
- Klasetik kanpoko komunikazioa: korreoa, whatsapp …
- Ikasleari errespetuz eta arduraz hitz egin
- Flipped classrom-ak webgunea, lan-taldea …
- Sortu eta laburtu ikaslearen informazioa
- Beharrezko konpetentziak:
- Bideoen argitalpena
- Elearning blogging plataformak
- Multimedia osagaiak
- Sare sozialak
- Garrantzitsuena, metodologia aktiboa dela ikasleari.
B) IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
- Ikasleek taldetan lan egin eta haien produktibitatearen bitartez ebaluatuak.
- Taldean lan egiten, interakzioak edukitzen eta hausnarketak egiten ikasi.
- Irakasleak arazoak sortzean laguntzeko eta taldeen integrazioa ziurtatzeko.
- Ikasle bakoitzak bere lana eta ezagutzak gehitu behar, emaitza talde osoarentzat delako.
- Aplikazioa: irakasleak materia ikasle taldeen artean banatu eta talde bakoitzak ongi prestatu behar du gainerako ikasleei azaltzeko.
C) PROIEKTUKA LAN EGITEA
- Talde txikietan lan egin egoera zehatz baten inguruan proiektu bat antolatzeko, eraikitzeko eta ebaluatzeko.
- Diziplina desberdinen arteko koordinazioa beharrezkoa, proiektua interdiziplinarra baita.
- Ikasleen ezagutzak praktikara eraman
- Konstruktibismoaren eragina: ezagutzak esperientziaz, parte hartzeaz eta besteekin harremantzeaz eraiki.
- Irakaslea tutore eta ebaluatzailea eta ikaslea protagonista, diseinatzailea eta ikaskuntzaren kudeatzailea.
D) KONTRATU BIDEZKO IKASKUNTZA
- Ezagutza kontratua, ikasle eta irakaslearen arteko akordiotik sortua.
- Lan autonomoa, ikaskuntza prozesuaren ardura ikaslearena.
- Negozitutako arloak: konpetentziak, helburuak, metodologia eta ebaluazioa.
- Kontratuak ikaslearen eta irakaslearen betebeharrak eta eskubideak finkatu.
- Ikaslea protagonista eta irakaslea gidaria, laguntzailea eta orientatzailea.
- Ikaslearen eta irakaslearen arteko komunikazioa ezinbestekoa.
- Kontratuak hasierako eta amaierako data izan behar.
2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena
CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK
Curriculuma
Curriculuma ikasle bakoitzak ikasten duen guztia da. Beste guztia ez da curriculuma.
Curriculum mota desberdinak aurki ditzakegu:
- Curriculum formala edo agerikoa: Gobernuak, ikastetxeek eta irakasleek sortzen duten dokumentua da. Bertan maila bakoitzean eman behar diren eduakiak biltzen dira, baita lortu nahi diren helburuak eta konpetentziak eta hauek ebaluatzeko iripideak ere. Hortaz, nolabaiteko jarraibidea izango zen. Honen adibidea aurretik aztertu genuen Heziberri 2020 da.
- Curriculum ezkutua: Eskolako antolamenduaren arebera, eta modu ez-kontziente batean, transmititzen diren baloreak hartzen ditu barne, baita ideologia eta ezagutza desberdinak. Hau guztia ikasleek konturatu gabe bereganatzen eta barneratzen dute. Hau da, curriculum formalean agertzen ez bada ere, errealitatean haurrari nahi gabe transmititzen zaiona barneratzen du curriculum honek.
- Curriculum erreala: Curriculum formala praktikara eramaten denean agertzen da. Eguneroko bizitzan gertatu daitezken egoeretarako baliagarria da. Errealitatean programarekin gertatzen dena azaltzen digu, ikasgelaren beharretara egokitzean aldaketak ematen baitira curriculumean. Azkenean, ikasleek benetan ikasten dutena da.
- Curriculum ausentea: Hau curriculum formal eta errealaren arteko tentsioa interpretatzean datza. Izan ere, curriculumean zehaztutako eduki guztiak gehienetan ez dira ematen, eta horri curriculum ausentea deritzo.
Curriculum mota hauek bi taldetan sailkatu daitezke: teknokratikoa (curriculum formala) eta filosofikoa (ezkutukoa).
MAILAK
Ezaugarriak
|
|
2. MAILA
|
3. MAILA
|
Dokumentua
|
Hezi Berri, OCD OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA, DEKRETUA.
|
ICP/IKP (ikastetxearen curriculum proiektua), curriculum proiektua. Proyecto curri
|
Gelako programazioa
|
Definizioa
|
Curriculuma: Jarraibidea da curriculuma. Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da. Dokumentua da.
|
ICP: proyecto curricular de Centro (PCC) un conjunto de actuaciones articuladas entre s铆 y compartidas por el equipo docente de un centro educativo, mediante las cuales se concretan y se desarrollan las intenciones y prescripciones generales contenidas en los decretos de ense帽anza para las distintas etapas educativas, seg煤n la normativa vigente en cada pa铆s. Derrigortasuna, estrategia, PREZI
|
Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako Unitate Didaktikoen multzoa, hauek ordenatuta eta sekuentzializatuta azaltzen direlarik.
|
Izaera
|
Normatiboa, arau bat da.
|
HAUTAZKOA
|
Didaktiko-antolatzailea.
Talde jakin batean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea.
|
Arduraduna
Egilea
|
Gobernuak, EAEan Eusko Jaurlaritzak
|
Ikastetxea, zuzendari, ikasketa burua. Batzordea, familia, batzorde pedagogikoa.
|
Irakasle taldea.
Ziklo edo maila jakin bateko irakasleak.
|
Baldintzatzaileak
|
LOMCEkoari
|
Heziberri 2020
|
|
Osagarriak
|
Edukiak, metodo, ebaluazioa, konpetentziak….
|
Garapena, edukiak, metodoa, ebaluazioa
|
|
Adibidea
|
Eusko jaurlaritzaren linka hartu. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-hezi2020/eu/
|
Salburua ikastetxea, dokumentua eskuratu.
|
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
