Curriculuma etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Curriculuma etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK

Curriculuma 

Curriculuma ikasle bakoitzak ikasten duen guztia da. Beste guztia ez da curriculuma.

Curriculum mota desberdinak aurki ditzakegu:
  • Curriculum formala edo agerikoa: Gobernuak, ikastetxeek eta irakasleek sortzen duten dokumentua da. Bertan maila bakoitzean eman behar diren eduakiak biltzen dira, baita lortu nahi diren helburuak eta konpetentziak eta hauek ebaluatzeko iripideak ere. Hortaz, nolabaiteko jarraibidea izango zen. Honen adibidea aurretik aztertu genuen Heziberri 2020 da.

  • Curriculum ezkutua: Eskolako antolamenduaren arebera, eta modu ez-kontziente batean, transmititzen diren baloreak hartzen ditu barne, baita ideologia eta ezagutza desberdinak. Hau guztia ikasleek konturatu gabe bereganatzen eta barneratzen dute. Hau da, curriculum formalean agertzen ez bada ere, errealitatean haurrari nahi gabe transmititzen zaiona barneratzen du curriculum honek.

  • Curriculum erreala: Curriculum formala praktikara eramaten denean agertzen da. Eguneroko bizitzan gertatu daitezken egoeretarako baliagarria da. Errealitatean programarekin gertatzen dena azaltzen digu, ikasgelaren beharretara egokitzean aldaketak ematen baitira curriculumean. Azkenean, ikasleek benetan ikasten dutena da.

  • Curriculum ausentea: Hau curriculum formal eta errealaren arteko tentsioa interpretatzean datza. Izan ere, curriculumean zehaztutako eduki guztiak gehienetan ez dira ematen, eta horri curriculum ausentea deritzo.


Curriculum mota hauek bi taldetan sailkatu daitezke: teknokratikoa (curriculum formala) eta filosofikoa (ezkutukoa).

      MAILAK
Ezaugarriak


  1. MAILA
    
2. MAILA


3. MAILA
Dokumentua
Hezi Berri, OCD OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA, DEKRETUA.
ICP/IKP (ikastetxearen curriculum proiektua), curriculum proiektua. Proyecto curri
Gelako programazioa
Definizioa
Curriculuma: Jarraibidea da curriculuma. Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da. Dokumentua da.
ICP:  proyecto curricular de Centro (PCC) un conjunto de actuaciones articuladas entre sí y compartidas por el equipo docente de un centro educativo, mediante las cuales se concretan y se desarrollan las intenciones y prescripciones generales contenidas en los decretos de enseñanza para las distintas etapas educativas, según la normativa vigente en cada país. Derrigortasuna, estrategia, PREZI
Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako Unitate Didaktikoen multzoa, hauek ordenatuta eta sekuentzializatuta azaltzen direlarik.
Izaera
Normatiboa, arau bat da.
HAUTAZKOA
Didaktiko-antolatzailea.
Talde jakin batean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea.  
Arduraduna
Egilea
Gobernuak, EAEan Eusko Jaurlaritzak
Ikastetxea, zuzendari, ikasketa burua. Batzordea, familia, batzorde pedagogikoa.
Irakasle taldea.
Ziklo edo maila jakin bateko irakasleak.
Baldintzatzaileak
LOMCEkoari
Heziberri 2020


  • Ikasgelako programazioa
  • Gizabanakoen ezagutza
Osagarriak
Edukiak, metodo, ebaluazioa, konpetentziak….
Garapena, edukiak, metodoa, ebaluazioa
  • Zikloko eta ikasturte bakoitzeko helburu zehatz eta espezifikoak.
  • Ikasturte bakoitzeko edukien planifikazioa eta banaketa.
  • Ikaskuntzaren denboralizazioa.
  • Ebaluazio jarduerak.
  • Erabili behar den didaktikazio materialen antolaketa.
Adibidea
Eusko jaurlaritzaren linka hartu. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-hezi2020/eu/
Salburua ikastetxea, dokumentua eskuratu.


2017(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

KONPETENTZIAK


KONPETENTZIAK- José Moya


Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

Jose Moyarentzat konpetentziak pertsona batek bere errekurtso guztiak erabiltzeko formari dagokio, lan bat egiteko testuinguru jakin batean.
Europako Erkidegoen Batzordeak (2006): "Oinarrizko konpetentziak dira pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere".
Heziberri Konpetentzia da eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena. Trebetasun praktikoak, jakintzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizartearen eta jokabidearen beste osagai batzuk elkarrekin mobilizatzea eskatzen du, ekintza ganorazkoa izan dadin (ELGA, DeSeCo, 2002)".
ELGAren arabera, DeSeCo (2005), «Ezagutzak eta trebetasunak baino gehiago da konpetentzia. Eskaera konplexuei erantzuteko trebetasuna sartzen du barnean, baliabide psikosozialak oinarri hartzen ditu, eta mobilizatu egiten ditu (baita trebetasunak eta jarrerak ere) egoera eta testuinguru jakin batean» Konpetentzia erakusteko, ezinbestekoa da testuinguru batean kokatutako eskaera edo egoera konplexuen aurrean jartzea.


• José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

Gure hezkuntza sisteman 4 ikaskuntza mota aurki daitezke: konpetentziak, portaerak, jokamoldeak eta gaitasunak. 1970 (Ley General de Educación) Portaerak, 1990 (LOGSE) gaitasunak eta jokamoldeak, 2007 (LOE) konpetentziak.


• Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.


Izaera selektiboa du. Irudia aztertuz, ikusi daiteke DBH-ko titulua eskuratu ahal izateko errebalida gainditu beharko dela. Ez gainditzekotan, unibertsitatera ailegatzeko bidea asko zailtzen da eta segur aski lanbide heziketa bat egiten amaituko dute ikasle hauek. Hortaz, izaera selektiboa du neurri batean.


• Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.


Jose Moyak konpetentzien ebaluazioa egin ahal izateko bi baldintza bete behar direla dio. Alde batetik, informazio iturri egoki bat egon behar da. Beste aldetik, ebaluazio irizpide batzuk egon behar dira. 

Informazio iturri egokiak eginkizunen ebazpenari buruzko datuak ematen dizkigutenak dira. Konpetentzia bat ebaluatzeko oinarria eginkizun baten ebazpenari buruzko datuak dira (zein zailtasun aurkitu diren, zeintzuk gainditu diren…)

Laburbilduz, oinarrizko konpetentziak curriculum desberdinetan dauden ebaluazio irizpideen bidez ebaluatu daitezke eta informazio iturri egokienak dira eginkizunen ebazpenari lotuta daudenak.

Heziberrik, ordea, ebaluazioa hiru etapatan banatzen du. Lehenengoa, hasierakoa edo diagnostiko izenarekin agertzen dena da. Honen adibidea dira PISA eta errebalidak, besteak beste. Bigarrena, bitartekoa edo formatiboa da, “Feedback-a” deritzona; hau da, edukiak barneratzen diren edo ez konprobatzen dituzten ekintzak egitea. Hirugarrena, bukaerakoak dira. Hauen barnean, azterketak egongo lirateke.