haurtzaroa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
haurtzaroa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

KULTURA BISUALA



Aipagarria da gizakiok ez dugula inoiz haurtzaro berdina izan eta izango, bakoitzak kultura eta giro desberdinetan jaio garelako. Zure jaiolekuak eragin handia dauka zure bizitzan zehar, batez ere sozializazioaz hitz egiterako orduan.

Haurtzaroa ...

Normalean, haurtzaroari buruz galdetzen digutenean, beti etapa on eta polit batekin irudikatzen ohi dugu, gure txikitako momentuak oroitzerakoan, irribarrea eta nostalgia txiki bat sentiarazten digutelako. Ez gara konturatzen nola estereotipatzen dugun gizakiok, ez garelako konturatzen zelako aldaketa dagoen gure bizitzatik besteen bizitzetara.

Beste herrialdeetara joaten bagara, aldaketa eta desberdintasun erraldoiak aurkitzen ditugu. Nola ez, iparraldeko herrialdekoek jakin-mina daukagu beste herrialdeetan gertatzen denari buruz baina inoiz ez dugu pentsatzen nolako aldaketak dauzkagun elkarren artean.
Resultado de imagen de niƱos jugando en clase dibujo
Imagen relacionada
Hala nola, lehenengo argazkia ikusten badugu, haurtzaro “normala” ikusten dugu, hemen bizi diren ia pertsona guztiena irudikatzen duena. Aldiz, bigarren argazkia ikusten badugu, beste herrialdeko umeen haurtzaroa ikusten dugu. Ez dute guk bezalako haurtzaro berdina, kontrakoa, desoreka erraldoia dago herrialdeen artean.
Iparraldeko herrialdeetan, haurtzaro normala daukagu. Hau da, ospitale batean jaiotzen gara eta gure lehen bi urteak atxikimendu handia daukagun familiarekin igarotzen gara. Bi urte eta gero, haur hezkuntzan hasten gara. Haiek ordea, hezkuntza ez daukate gure bezalakoa.  

Azkenean, hoberena izango litzateke guztiok lehenengo argazkian irudikatzen den haurtzaroa izatea lortzea.


Hezkuntza ...

Argazkiek asko esaten dute bizi garen momentu guztietan ikusten dugunaz. Argazki batek mila hitz baino gehiago esaten dute.
Herrialdeak alde batera utziz, iraganeko eta gaur egungo konparaketak ikusi genituen klasean. 


Imagen relacionada                               Resultado de imagen de escuela de hoy en dia 


Lehen argazkiak, Lehen Hezkuntza errepresentatzen du, orain dela 50 urte bezalakoa dena. Ikasleak guztiz pasiboak ziren lehen. Bigarrenean, gaur egungo ikaskuntzarekin konparatzen badugu, gauzak asko aldatu direla nabarmendu daiteke. 

Klasean hitz egin genuenean,   irakaslea gainean zegoela eta jakintzak transmititzen zizkion ikasleei. Hortaz, parte hartze gutxi zegoen umeengan. Hezkuntza formalaren prototipoarekin lotzen du (txirrina jotzea …)  

Aurten hainbat hezkuntza metodo klasean ikasi ondoren,  nabarmendu daiteke, iraganean zegoen metodoa erabiltzen dela oraindik, desberdintasun txiki batzuekin (liburuan erabili beharrean ordenagailuak eta arbel normala erabili beharrean arbel digitala). 

Urteak aurrera edo atzera goaz ....?