Txikitako oroitzapenak ... ⌛
Zeintzuk dira nire eskolako urteak konfiguratzen dituzten argazkiak?
Bizitzan zehar ditugun argazkiek, gure oroitzapenak eta sentimenduak ekartzen dizkigute.
Badakizuenez, Maialen naiz eta gaurkoan, nire haurtzaroari buruz hainbat argazki eta oroitzapen zuekin partekatuko ditut. Prest? :)
...
Hasteko, nire lehen haurtzaroari buruzko argazki bat jartzea pentsatu dut. Gutxi gorabehera, hiru urte nituenean atera zidaten. Ondo gogoratzen dut argazki hau gelako posterrerako atera zidatela; hau da, fitxa bat non ni eta nire ikaskideen izenak agertzen ziren.
Xehetasun bezala, nire gurasoek esan didatenaren arabera, oso neska alaia izan naiz betidanik, oso irrifartsu eta arazo handirik eman gabe (orain lehen baino gehiago). Gainera, eskolara joatea asko gustatzen zitzaidan. Hasieran, goizetan joaten nintzen soilik baina nik, goizez nahi arratsaldez joan nahi nuen, eta azkenean horrela izan zen.
Nire lehen urteei buruz, oso oroitzapen onak ditut, irribarrea egunerokoa zelako.
Aipagarria da haurrak garenenan, edozer gauzarekin konformatzen garela. Argazkia ikusiz gero, komuneko paper batzuekin jolasten ari ginen, guretzat oso dibertigarria zen eta. Egia esan, ez dut ondo gogoratzen momentu horren zergatia, baino askotan, gutxirekin soberan daukagu.
Argazkian ikusten den bezala mantala jantzita daukagu, haur hezkuntzan denek eramaten genuen . Gogoratzen dut oso pozik joaten nintzela eskolara nire mantalarekin, urtero kolore desberdinekoa zena.
Esango nuke Haur Hezkuntzako lehenengo urtea zela, eta lehen esan bezala, irrikitan nengoela eskolara joateko.
Hirugarren irudi hau, Oiangun da, parke natural batean. Oso oroitzapen onak ditut parke honetan. Nire ikaskideak eta nik oso ondo pasatzen genuen elkarrekin, parke hau oso handia zelako eta hainbat zabu eta abarrak zeudelako.
Gainera, ziklo osoa joaten ginen, hortaz, jende gehiagorekin jolasten genuen eta lagunak egiten hasi ginen.
Hau nire Haur Hezkuntzako mailako klasea zen, gure andereƱo Josunerekin.
Ba ahal dakizue nor naizen ...?
Gabonak. Ilusio handia izan dut betidanik, elurrez eta hotzez inguratutako momentu hauetan familian eta adiskideen artean ospatzen dugulako, denok batera ezer aldatu gabe.
Oroitzapen oso onak dauzkat, eta argazki hau begiratzean, batez ere, Olentzero baitnagoelako. Zelako ilusioa egiten zidan!! Berarekin hitz egin nuenean, oso pozik jarri nintzen.
Eta gaur egun ere, txikitako ilusioa berdina ez den arren, gabonetako momentuak ez nituzke aldatuko inola ere ez.
Gogoratzen dut 25ean, beti oso goiz jaikitzen nintzela eta etxekoak esnatzen nituen opari guztiak batera irekitzeko. Lehenengo, nire anaiarengana joaten nintzen eta gero gurasoengana.
Opariak irekitzen nituenean, pozaren pozez jartzen nintzen eta ilusio handi batekin nire irrifarrearen distira ikusten zen.
Gabonak bukatu ondoren, eskolako lagunekin Olentzerok eta Errege Magoek ekarritako opariak trukatzen nituen.
Argazki honetan, nire betiko bi lagunekin agertzen naiz. Oso oroitzapen politak dauzkat arrantzale bezala janzten ginenean, andereƱoaren atzetik gindoaz sarea eutsiz, gure lagun eta familiarrak agurtzen.
Gainera, udazkenero egiten zen eta herriko udaletxeraino joaten ginen. Normalean eguraldia gurekin bat zetorren, eguzki izpiez inguratuta.
Oso ondo pasatzen genuen denok elkarrekin, gero eskolako patiora joaten ginen eta han gehiago jolasten genuen.
Nire Lehen Hezkuntzako argazkietatik, hau da nire gustokoenetariko bat.
Gogoratzen dut, eskolako ikasle eta irakasle askoek, herritik gabonetako abestiak abesten joaten ginela gure baserritar jantziekin.
Eskolatik ateratzen ginen eta buelta handia ematen genion herriari, eta hori bukatu ondoren, eskolara bueltatzen ginen. Iristerakoan, gure txistorrazko ogitartekoa eta edatekoa hartzen genuen eta denbora luzea geratzen ginen denok batera.
Hain zuzen ere, argazki honetan ikastetxeko patioan agertzen gara.
Ez dago unerik hoberena, lagunekin elkartzen garenean baino. Urte hauetan adiskidetatsuna handituz joaten da eta jendea hobeto ezagutzen hasten zara, horrek, oroitzapen pozgarriak eta politak uzten dizkigu, denbora pasa ahala.
Argazki hau, talde lan baterako atera genuen.
Lehen hezkuntzan, talde lanak oso garrantzitsuak dira ikasleekin komunikatzeko eta elkarri laguntzeko zailtasun edo kezka guztietan.
Gogoratzen dut talde lan asko egiten genituela, eta askotan ere klaseka, lehiaketetan parte hartzeko.
Ah ze aurpegi alaiak gureak irakasleak txangoa edukiko genuela esaten zigunean! Ikasle guztiok oso pozik jartzen ginen. Ez dut ondo gogoratzen non atera genuen argazki hau, baina egun oso polita eta eguzkitsua izan zen.
Argazki honetan, nire lagun hoberenarekin agertzen naiz, non elkarrekin momentu oso onak konpartitu ditugun, anekdota asko dauzkagu elkarrekin, eta gogoratzen ditugunean, barre asko botatzen ditugu.
Bost urte nituela hasi nintzen Musika Eskolan eta momentu oso onak gogoratzen ditut bai lagunekin eta baita irakasleekin ere. Gainera, solfeoa eman ondoren, instrumentu bat aukeratu behar genuen. Argazkian ikusten duzuen bezala, nik gitarra klasikoa hautatu nuen. Gitarra jotzea gustatzen zitzaidan, nahiz eta etxean praktikatu behar nuenean, askotan nagikeria eman. Kontzertu asko edukitzen genituen eta ondo ateratzeko praktikatu egiten genituen gure irakaslearekin, nor oso pertsona alaia eta beti laguntzeko prest zegoena.
Tamalez, Lehen Hezkuntzako 5. mailan utzi nuen. Egia esanda, gitarra jotzea faltan sumatzen dut.







