Aipagarria da gizakiok
ez dugula inoiz haurtzaro berdina izan eta izango, bakoitzak kultura eta giro
desberdinetan jaio garelako. Zure jaiolekuak eragin handia dauka zure bizitzan
zehar, batez ere sozializazioaz hitz egiterako orduan.
Haurtzaroa ...
Normalean, haurtzaroari
buruz galdetzen digutenean, beti etapa on eta polit batekin irudikatzen ohi
dugu, gure txikitako momentuak oroitzerakoan, irribarrea eta nostalgia txiki
bat sentiarazten digutelako. Ez gara konturatzen nola estereotipatzen dugun gizakiok,
ez garelako konturatzen zelako aldaketa dagoen gure bizitzatik besteen
bizitzetara.
Beste herrialdeetara
joaten bagara, aldaketa eta desberdintasun erraldoiak aurkitzen ditugu. Nola
ez, iparraldeko herrialdekoek jakin-mina daukagu beste herrialdeetan gertatzen
denari buruz baina inoiz ez dugu pentsatzen nolako aldaketak dauzkagun elkarren
artean.

Hala nola, lehenengo
argazkia ikusten badugu, haurtzaro “normala” ikusten dugu, hemen bizi diren ia
pertsona guztiena irudikatzen duena. Aldiz, bigarren argazkia ikusten badugu,
beste herrialdeko umeen haurtzaroa ikusten dugu. Ez dute guk bezalako haurtzaro
berdina, kontrakoa, desoreka erraldoia dago herrialdeen artean.
Iparraldeko
herrialdeetan, haurtzaro normala daukagu. Hau da, ospitale batean jaiotzen gara eta gure lehen bi urteak atxikimendu handia daukagun familiarekin igarotzen gara. Bi urte
eta gero, haur hezkuntzan hasten gara. Haiek ordea, hezkuntza ez daukate gure bezalakoa.
Azkenean, hoberena izango litzateke guztiok lehenengo argazkian irudikatzen den haurtzaroa izatea lortzea.
Hezkuntza ...
Argazkiek
asko esaten dute bizi garen momentu guztietan ikusten dugunaz. Argazki batek
mila hitz baino gehiago esaten dute.
Herrialdeak alde batera utziz, iraganeko eta gaur egungo konparaketak ikusi genituen klasean.
Lehen argazkiak, Lehen Hezkuntza errepresentatzen du, orain dela 50 urte bezalakoa dena. Ikasleak guztiz pasiboak ziren lehen. Bigarrenean, gaur egungo ikaskuntzarekin konparatzen badugu, gauzak asko aldatu direla nabarmendu daiteke.
Klasean hitz egin genuenean, irakaslea gainean zegoela eta jakintzak transmititzen zizkion ikasleei. Hortaz, parte hartze gutxi zegoen umeengan. Hezkuntza formalaren prototipoarekin
lotzen du (txirrina jotzea …)
Aurten hainbat hezkuntza metodo klasean ikasi ondoren, nabarmendu daiteke, iraganean zegoen metodoa erabiltzen dela oraindik, desberdintasun txiki batzuekin (liburuan erabili beharrean ordenagailuak eta arbel normala erabili beharrean arbel digitala).
Urteak aurrera edo atzera goaz ....?

