2017(e)ko otsailaren 18(a), larunbata

HEZIBERRI 2020: Galdera eta erantzunak

HEZIBERRI 2010

Gaur, Heziberri 2020 aztertuko dugu. EAEn indarrean dagoen oinarrizko hezkuntzarako curriculum dekretua da eta guk bi arlo ikusiko ditugu, "ikasi" eta "ebaluazioa". 
Lehenengoan bost galderei erantzuten zaie: Zer? Nola? Zertarako? Noiz? Nor?
Bigarrenean, ordea, lau galderei: Noiz? Nola? Zeren bitartez? Zer?



IKASI

  • ZER?
Honetan edukiak agertzen dira eta hauek bi zikloetan sailkatzen dira: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Eduki hauek derrigorrezkoak dira.
  • NOLA?
Metodologiak definitzen du hau. Hemen jorratu beharreko gaiak aurkezten dira, baita hauek nola landu behar diren ere.
  • ZERTARAKO?
Oinarrizko zehar konpetentziek eta oinarrizko diziplinek zehazten dituzten helburuak lortzeko.
  • Oinarrizko zehar konpetentziak: 
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia
- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
- Elkarbizitzarako konpetentzia
- Ekimenerako eta espiritu eintzailerako konpetentzia
- Norbera izaten ikasteko konpetentzia
  • Oinarrizko diziplina barneko konpetentziak:
- Hizkuntza- eta literatura-komunikazioarako konpetentzia
- Matematikarako konpetentzia
- Zientziarako konpetentzia
- Teknologiarako konpetentzia
- Teknologiarako konpetentzia
- Konpetentzia sozial eta zibikoa
- Arterako konpetentzia
- Konpetentzia motorra
  • NOIZ?
Honetan zikloak eta mailak sailkatzen dira adinaren arabera. Beraz, adin bakoitzak eduki desberdinak izango ditu, baita metodologia desberdina ere.
  • NOR?
Familia-ikasle-irakasle-gizartearen arteko harremana eta elkarreragina.

EBALUAZIOA

  • NOIZ?
Hiru etapa desberdin definitzen dira, ikaslearen garapena aztertzearren:
  1. Hasierako ebaluazioa edo diagnostikoa (PISA, errebalida... adbz).
  2. Bitarteko ebaluazioa edo formatiboa, "feed back"-a ematen laguntzen duena.
  3. Amaierako ebaluazioa (azterketak hone barne daude).
  • NOLA?
Honetan bi atal desberdin daitezke:
  • Ebaluazio autentikoa: Bizitzako egoera zailak/konplexuak simulatzen dituen zereginak planteatzen ditu. 
  • Testuinguruan erroturiko ikaskuntza: Ikasleei ikasitakoak lortzeko eta bizitza errealean aplikatzeko aukerak eman nahi zaizkie.
Bi ebaluazio mota definitzen ditu dekretuak: kuantitatiboa (zenbaki baten bitartez) eta kualitatiboa (ez gai, ongi, oso ongi, bikain).

  • ZEREN BITARTEZ?
Ebaluazio irizpide eta lorpen-adierazleen bitartez egiten da.
Lorpen-adierazleak zehatzagoak dira eta ebaluazio irizpideek hauek lortu diren edo ez adierazten dute.

  • ZER?
Zeharkako konpetentziak eta konpetentzia diziplinarrak ebaluatzen dira. Zeharkakoak eman diren ala ez ikusteko diziplinarrak kontuan hartu behar dira.



2017(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

KONPETENTZIAK


KONPETENTZIAK- José Moya


Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

Jose Moyarentzat konpetentziak pertsona batek bere errekurtso guztiak erabiltzeko formari dagokio, lan bat egiteko testuinguru jakin batean.
Europako Erkidegoen Batzordeak (2006): "Oinarrizko konpetentziak dira pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere".
Heziberri Konpetentzia da eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena. Trebetasun praktikoak, jakintzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizartearen eta jokabidearen beste osagai batzuk elkarrekin mobilizatzea eskatzen du, ekintza ganorazkoa izan dadin (ELGA, DeSeCo, 2002)".
ELGAren arabera, DeSeCo (2005), «Ezagutzak eta trebetasunak baino gehiago da konpetentzia. Eskaera konplexuei erantzuteko trebetasuna sartzen du barnean, baliabide psikosozialak oinarri hartzen ditu, eta mobilizatu egiten ditu (baita trebetasunak eta jarrerak ere) egoera eta testuinguru jakin batean» Konpetentzia erakusteko, ezinbestekoa da testuinguru batean kokatutako eskaera edo egoera konplexuen aurrean jartzea.


• José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

Gure hezkuntza sisteman 4 ikaskuntza mota aurki daitezke: konpetentziak, portaerak, jokamoldeak eta gaitasunak. 1970 (Ley General de Educación) Portaerak, 1990 (LOGSE) gaitasunak eta jokamoldeak, 2007 (LOE) konpetentziak.


• Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.


Izaera selektiboa du. Irudia aztertuz, ikusi daiteke DBH-ko titulua eskuratu ahal izateko errebalida gainditu beharko dela. Ez gainditzekotan, unibertsitatera ailegatzeko bidea asko zailtzen da eta segur aski lanbide heziketa bat egiten amaituko dute ikasle hauek. Hortaz, izaera selektiboa du neurri batean.


• Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.


Jose Moyak konpetentzien ebaluazioa egin ahal izateko bi baldintza bete behar direla dio. Alde batetik, informazio iturri egoki bat egon behar da. Beste aldetik, ebaluazio irizpide batzuk egon behar dira. 

Informazio iturri egokiak eginkizunen ebazpenari buruzko datuak ematen dizkigutenak dira. Konpetentzia bat ebaluatzeko oinarria eginkizun baten ebazpenari buruzko datuak dira (zein zailtasun aurkitu diren, zeintzuk gainditu diren…)

Laburbilduz, oinarrizko konpetentziak curriculum desberdinetan dauden ebaluazio irizpideen bidez ebaluatu daitezke eta informazio iturri egokienak dira eginkizunen ebazpenari lotuta daudenak.

Heziberrik, ordea, ebaluazioa hiru etapatan banatzen du. Lehenengoa, hasierakoa edo diagnostiko izenarekin agertzen dena da. Honen adibidea dira PISA eta errebalidak, besteak beste. Bigarrena, bitartekoa edo formatiboa da, “Feedback-a” deritzona; hau da, edukiak barneratzen diren edo ez konprobatzen dituzten ekintzak egitea. Hirugarrena, bukaerakoak dira. Hauen barnean, azterketak egongo lirateke.

2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

ESKOLAKO BIZIPENAK


Txikitako oroitzapenak ... ⌛

Zeintzuk dira nire eskolako urteak konfiguratzen dituzten argazkiak?

Bizitzan zehar ditugun argazkiek, gure oroitzapenak eta sentimenduak ekartzen dizkigute.

Badakizuenez, Maialen naiz eta gaurkoan, nire haurtzaroari buruz hainbat argazki eta oroitzapen zuekin partekatuko ditut.  Prest?  :)

                                                                                               ... 



Hasteko, nire lehen haurtzaroari buruzko argazki bat jartzea pentsatu dut. Gutxi gorabehera, hiru urte nituenean atera zidaten. Ondo gogoratzen dut argazki hau gelako posterrerako atera zidatela; hau da, fitxa bat non ni eta nire ikaskideen izenak agertzen ziren. 
Xehetasun bezala, nire gurasoek esan didatenaren arabera, oso neska alaia izan naiz betidanik, oso irrifartsu eta arazo handirik eman gabe (orain lehen baino gehiago).  Gainera, eskolara joatea asko gustatzen zitzaidan. Hasieran, goizetan joaten nintzen soilik baina nik, goizez nahi arratsaldez joan nahi nuen, eta azkenean horrela izan zen.
Nire lehen urteei buruz, oso oroitzapen onak ditut, irribarrea egunerokoa zelako.




Aipagarria da haurrak garenenan, edozer gauzarekin konformatzen garela. Argazkia ikusiz gero, komuneko paper batzuekin jolasten ari ginen, guretzat oso dibertigarria zen eta. Egia esan, ez dut ondo gogoratzen momentu horren zergatia, baino askotan, gutxirekin soberan daukagu.

Argazkian ikusten den bezala mantala jantzita daukagu, haur hezkuntzan denek eramaten genuen . Gogoratzen dut oso pozik joaten nintzela eskolara nire mantalarekin, urtero kolore desberdinekoa zena.
Esango nuke Haur Hezkuntzako lehenengo urtea zela, eta lehen esan bezala, irrikitan nengoela eskolara joateko.





Hirugarren irudi hau, Oiangun da, parke natural batean. Oso oroitzapen onak ditut parke honetan. Nire ikaskideak eta nik oso ondo pasatzen genuen elkarrekin, parke hau oso handia zelako eta hainbat zabu eta abarrak zeudelako.
Gainera, ziklo osoa joaten ginen, hortaz, jende gehiagorekin jolasten genuen eta lagunak egiten hasi ginen.
Hau nire Haur Hezkuntzako mailako klasea zen, gure andereño Josunerekin.
Ba ahal dakizue nor naizen ...?





Gabonak. Ilusio handia izan dut betidanik, elurrez eta hotzez inguratutako momentu hauetan familian eta adiskideen artean ospatzen dugulako, denok batera ezer aldatu gabe.


Oroitzapen oso onak dauzkat, eta argazki hau begiratzean, batez ere, Olentzero baitnagoelako. Zelako ilusioa egiten zidan!! Berarekin hitz egin nuenean, oso pozik jarri nintzen.


Eta gaur egun ere, txikitako ilusioa berdina ez den arren, gabonetako momentuak ez nituzke aldatuko inola ere ez.

Gogoratzen dut 25ean, beti oso goiz jaikitzen nintzela eta etxekoak esnatzen nituen opari guztiak batera irekitzeko. Lehenengo, nire anaiarengana joaten nintzen eta gero gurasoengana.

Opariak irekitzen nituenean, pozaren pozez jartzen nintzen eta ilusio handi batekin nire irrifarrearen distira ikusten zen.

Gabonak bukatu ondoren, eskolako lagunekin Olentzerok eta Errege Magoek ekarritako opariak trukatzen nituen.  





Argazki honetan, nire betiko bi lagunekin agertzen naiz. Oso oroitzapen politak dauzkat arrantzale bezala janzten ginenean, andereñoaren atzetik gindoaz sarea eutsiz, gure lagun eta familiarrak agurtzen. 
Gainera, udazkenero egiten zen eta herriko udaletxeraino joaten ginen. Normalean eguraldia gurekin bat zetorren, eguzki izpiez inguratuta.
Oso ondo pasatzen genuen denok elkarrekin, gero eskolako patiora joaten ginen eta han gehiago jolasten genuen. 







Nire Lehen Hezkuntzako argazkietatik, hau da nire gustokoenetariko bat. 
Gogoratzen dut, eskolako ikasle eta irakasle askoek, herritik gabonetako abestiak abesten joaten ginela gure baserritar jantziekin. 
Eskolatik ateratzen ginen eta buelta handia ematen genion herriari, eta hori bukatu ondoren, eskolara bueltatzen ginen. Iristerakoan, gure txistorrazko ogitartekoa eta edatekoa hartzen genuen eta denbora luzea geratzen ginen denok batera. 
Hain zuzen ere, argazki honetan  ikastetxeko patioan agertzen gara.  




Ez dago unerik hoberena, lagunekin elkartzen garenean baino. Urte hauetan adiskidetatsuna handituz joaten da eta jendea hobeto ezagutzen hasten zara, horrek, oroitzapen pozgarriak eta politak uzten dizkigu, denbora pasa ahala.
Argazki hau, talde lan baterako atera genuen.
Lehen hezkuntzan, talde lanak oso garrantzitsuak dira ikasleekin komunikatzeko eta elkarri laguntzeko zailtasun edo kezka guztietan. 
Gogoratzen dut talde lan asko egiten genituela, eta askotan ere klaseka, lehiaketetan parte hartzeko. 






Ah ze aurpegi alaiak gureak irakasleak txangoa edukiko genuela esaten zigunean! Ikasle guztiok oso pozik jartzen ginen. Ez dut ondo gogoratzen non atera genuen argazki hau, baina egun oso polita eta eguzkitsua izan zen. 
Argazki honetan, nire lagun hoberenarekin agertzen naiz, non elkarrekin momentu oso onak konpartitu ditugun, anekdota asko dauzkagu elkarrekin, eta gogoratzen ditugunean, barre asko botatzen ditugu. 








Bost urte nituela hasi nintzen Musika Eskolan eta momentu oso onak gogoratzen ditut bai lagunekin eta baita irakasleekin ere. Gainera, solfeoa eman ondoren, instrumentu bat aukeratu behar genuen. Argazkian ikusten duzuen bezala, nik gitarra klasikoa hautatu nuen. Gitarra jotzea gustatzen zitzaidan, nahiz eta etxean praktikatu behar nuenean,  askotan nagikeria eman. Kontzertu asko edukitzen genituen eta ondo ateratzeko praktikatu egiten genituen gure irakaslearekin, nor oso pertsona alaia eta beti laguntzeko prest zegoena. 
Tamalez, Lehen Hezkuntzako 5. mailan utzi nuen. Egia esanda, gitarra jotzea faltan sumatzen dut.